Harrera gida
Ongi etorri Mahi-Mahi
Askora tripulaziora!
Harrera gida honen bidez, Mahi-Mahi proiektua
osotasunean ulertzeko eta xehetasun guztiak
jakiteko lagungarria izatea nahi dugu.
Gure filosofia eta lantaldeko funtzionamendua
ezagutu eta egunero magia nola hedatzen dugun
jakinarazi nahi dizuegu.
Abentura honetan zure energia guztiarekin bat
egitera gonbidatuko zaitugu. Bidaia handi bat dugu
zain!
Askora Mahi-Mahi, ikastetxeetako jantoki eta patio
eremuak era ezberdin batean ikusten dituen
proiektua da. Guretzako, eremu eta denbora
paregabea da, non ikasleentzako elikadura
osasuntsuaz gain, esperientzia dibertigarri eta
hezitzaileak sortzen ditugun.
Zer da Askora Mahi-Mahi?
Askora Mahi-Mahi ikastetxeko jangela eremua
osatzen duten eragile guztien beharretatik eta
desiretatik sortzen da.
Jangela eremu bakoitzak ikaslego, familia,
irakaslego, zuzendaritza talde eta jangela eta patioko
lantaldeek osatzen dute. Guztion beharretara
egokituz, denon artean zerbitzurik onena amestu eta
sortuko dugu.
Mahi - Mahi-ko jangela
eta patio eremu
bakoitza bakarra da
eta ikastetxeko
pedagogia planarekin
bat egingo du, beste
ikasgela bat bihurtuz.
Ikasleak, bidaiaren
protagonistak!
Askora Mahi-Mahi, ikasleak erdigunean jartzen
dituen bidaia bat da. Egunero, elikadura, zaintza eta
aisialdiko zerbitzuak zabaltzen dira, osasuna eta
zaintzaz
arduratuz.
Bakoitzaren
gaitasunak
sustatzen dituen bidaia dugu hau, hala nola
harremanei eta munduari begirada jasangarriago bat
ematen diona.
Ikaslegoa zerbitzuaren
erdigunean jartzeko,
lantalde guztiaren
konpromizua
ezinbestekoa da,
begirada jasangarria
sustatzeko helburua
edukita.
Helburu hauek betetzeko esperientziak eta
dinamikak egingo dira, ikaslegoaren etapa
ezberdinetan akonpainamendua egiten, bere
osotasunean bizitzeko.
Denbora eta leku bat
Dibertigarria
Osasuntsua
Hezitzailea
Aberasgarria
...ematen dizkiegun
Bakoitzarentzako
esperientziak
Partehartzea
Ustiapena
Gozamena
Elkarbanatzeko eremuak
Ezagutza
Ospakizunak
Sorpresak
eta askoz gehiago...
Ikasleari bere garapen
integralean eta bizitzarako
gaitasunetan laguntzeko:
Autonomoak izatea
Emozionalki
adimentsuak
Malguak
Pozik eta askeak
Autoestimuarekin
Kritikoak
Inspiratzaileak
Arduratsuak
Konprometituak
Konszienteak
Mahi-Mahi
ikasturte bat